2008/12/10

ANTSOAIN, GURE HERRIA

Antsoainek 1,93 kilometro karratuko azalera dauka eta Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñatik bost kilometrora. Udalerriak Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Berriozarrekin mendebaldean, eta Iruñarekin ekialde eta hegoaldean.
Antsoainen bi gune bereiz daitezke, batetik herri berria Iruña ondoko gune lauean kokatua, eta bestetik herri zaharra, Ezkaba mendiaren maldetan kokatua.

[aldatu] Auzoak
Udalerria bi zatitan banatzen da, batetik Iruñerriko lautadan dagoen auzo berria, eta bestetik San Kristobal mendian dagoen herri zaharra, bertan Alfonso XII.aren gotorlekua kokatzen delarik. Udalerria antzinako Antsoaingo zendeak hartzen zuen lurraldearen hego-ekialderaino hedatzen da, Iruñatik lau kilometrora.
Behekaldeko auzo berria Arga ibaiaren ondora ailegatzen da eta Iruñeko Kaputxinoen komenturaino. Udalerritik Arga ibaiaz gain, Ballariain erreka igarotzen da, Arga ibaira urak eramaten dituen erreka txikia.

[aldatu] Historia
Antsoaingo herriaren historia izen bereko Zendearen historiari dago loturik 1991. urterarte. Urte hartan Zendea apurtu eta udalerri propioa osatu zuten. Antsoain, zendea moduan agertzen den lehen dokumentua 1427. urtekoa da, Iruñeko merindadeko artxiboetako liburu batean. 1515. urtean Gaztelak Nafarroa konkistatzean, Antsoainek bere estatus administratiboa mantendu zuen, udaletxe bihurtuz. Garai batean, honako kontzejuek osatzen zuten zendea, Antsoain, Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.
1966. urtearen inguruan, auzo berriaren eraikuntza hasi zen Iruñetik gertu zegoen Antsoaingo udalerriaren hegoaldeko gune lau batean. Auzo berri hark Txantreako auzoarekin egiten zuen muga. Gaur egun auzo berrian kokatzen dira herriko zerbitzu eta azpiegitura gehienak, udaletxeaz gain.


No hay comentarios: